Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 abe. 14

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Energia berriztagarrien ekoizpena eta gune babestuak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, bermatzeko Natura 2000 sarean sartuta dauden Arabako guneek eta gune horien kontserbazio-xede guzti-guztiek ez dezatela jasan energia berriztagarriko zentralen instalazioen eragina.

Ostalaritza babestea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako ostalaritzarentzako babes handiagoa eskatzeko.

Klima Araba 2050.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Klima Araba 2050 estrategiaren parte-hartze prozesua bermatzearen aldeko mozioa aurkeztu du.

Lan-baldintzak esnegintzaren sektorean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako esnearen sektorean bidezko lan baldintzak eta prezio duinak bermatzeko sustatzearen alde.  

AGERRALDIAK

Samaniegoko egoitza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, eman dezan Samaniegoko egoitzaren egungo egoeraren berri eta horren inguruan hartu asmo dituen neurrien berri.

Gizarte-bazterketarako arreta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, jakiteko zein den gizarte-esklusioari arreta ematearen arloan egiten duen kudeaketaren norabidea eta zein azalpen ematen dituen kalean bizi diren eta gaixotasun mentala eta desgaitasuna duten pertsonen egoera konpontzeko neurrien inguruan.

Efizientzia energetikoa hobetzea nekazaritza- eta abeltzaintza- ustiategietan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, maiatzaren 26ko 44/2021 Mozioa gauzapen mailaren berri eman dezan, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan efizientzia energetikoa hobetu, ureztatzaileen komunitateentzat ureztapen tarifa bikoitza ezarri, eta landa-ingurunean energia berriztagarriak jartzeari buruz.

GALDERAK

Cultivos Araba enpresan lan egiteko ikastaroak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Cultivos Araba S.L. enpresan lan egin nahi duten pertsonei bideratutako prestakuntza ikastaroei buruz.

Araba Helburu.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Araba Helburu prozesuari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Otsoaren a erasoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, 2021 martxotik gaur arte otsoak abereei egindako erasoei buruz.