Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOA
Interes publiko goreneko proiektuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du, Interes Publiko Goreneko Proiektuak Ingurumen Administrazioaren Legean sartzeari buruz.
AGERRALDIA
Arabadendak.- ARABADENDAK federazioa osatzen duten elkarteen ordezkarien agerraldi-eskaera, informazio-saioan, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordearen aurrean, saltoki, zerbitzu eta ostalaritzaren egungo egoera azaltzeko, Gasteizen eta Araban Ticket Bai ezartzeari begira.
GALDERAK
Indesa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Indesaren gaineko zenbait konturen berri izateko.
Kexak Arreta Goiztiarreko Zerbitzuan.- EH bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arreta Goiztiarreko Zerbitzuan artatutako familien kexarik eta/edo iradokizunik dagoen jakiteko.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Errepideak konpontzea.- EH bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Kanpezu-Harana A-2128 errepidearen konponketa eta Hegoaldeko sarbidea VIAP eta A-3302 proiektuei buruz.
BESTELAKO GAIAK
Alegazioak Lurralde Historikoko aurrekontuari.- Zazpigarren Alaba Auzo Elkarteak 2022ko ekitaldirako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontuaren Exekuziorako foru-arau proiektuari alegazio-idazkia aurkeztu dio, eta Ogasun, Finantzak eta Aurrekontu Batzordean agerraldia egiteko eskatu du.
Fiskalizazio-proposamenak.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak behar den kontsulta egiten du Arabako Batzar Nagusiek beren lehentasunak adierazi ditzaten Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 2022ko fiskalizazio-aldirako zeregin fiskalizatzaileri dagokionez.