Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 uzt. 20

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Hau eta nerabeen osasun mentala.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozio bat aurkeztu du, Arabako haurren eta gazteen osasun mentalaren egungo egoerari sakontasunez helduko dion plan bat bultzatzeko.

Haragiaren kontsumoaren aurkako kanpaina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, abeltzainen eta harakinen sektoreari elkartasuna adierazteko eta Kontsumo Ministerioak haragia kontsumitzearen aurka abiatu duen kanpaina kendu dadila eskatzeko.

GALDERAK

A-3641 errepidea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, A-3641 errepideari buruz.

Iekorako zeharbidearen zabalpena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua ,Iekorako saihesbidea zabaltzeko lanei buruz.

Nekzaritzaren sektorea Iekoran.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Iekorako udalerriko nekazariei buruz eta mahastien eta bestelako laborantzen azalerari buruz.

Ekaitzen Arabako Errioxako bideetan izandako eragina EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, azken ekaitzen ondorioz kaltetuta izan diren Arabako Errioxako landa-bideei buruz.

Partzuergo berri baten sorrera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, partzuergo berri baten sorrerari buruz.

Lanak Zurbaoko bidegurutzean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Saileko foru diputatuari zuzendua, Zurbaoko bidegurutzean egindako lanei buruz.

Araba Helburu Proiektua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Araba Helburu proiektuaren inguruan.

Herritarrek parte hartzeko eta lankide izateko erregistroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko herritarrek eta interes jakin batzuk ordezkatzen dituzten taldeek parte hartzeko eta lankide izateko erregistroari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Ikuskapen-aktak Apdemaren etxeetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2021. urtean Apdemak kudeatutako talde-etxeetan egindako ikuskapenen kopiak.

Iekorako lursailak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Iekorako udalerriko hainbat lursaili buruz.

Ticket Bai proiektuari buruzko txostenak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko AFAko teknikariek Ticket Bairi buruz egindako txosten guztien kopia.

Herritarren parte-hartzerako tresnak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arau aplikatuz garatu diren herritarren parte-hartzerako tresnei buruzko urteko txostenei buruz eta foru sektore publikoa osatzen duten erakundeek tresna horiek praktikan egindako erabilpenari buruz.