Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
AGERRALDIAK
Indesan autobus-zerbitzua ezartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan nola ari den kudeatzen INDESAko garbitegiko langileentzako autobus-zerbitzuaren ezarpena.
INTERPELAZIOAK
Adingabeen osasun mentala.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak Arabako adingabeen gaur egungo osasun mentalaren errealitatea sakonki landuko duen planen bat bultzatzeko eta garatzeko dituen asmoak ezagutzeko.
Araba Helburu-n parte hartzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, azaldu dezan Araba Helburu prozesuan oposizioko batzarkide taldeen parte-hartzea ahalbidetzeko asmoa daukan.
Matauku eta Ilarratzako zeharbideak berriz asfaltatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak lurraldeko hiri-zeharbideak berriz asfaltatzeko eta egokitzeko dituen asmoen inguruan, eta zehazki N-104 errepideko Matauku eta Ilarratzako zeharbideen inguruan.
Ticket Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, ostalari eta merkatariei informazioa emateko eta Ticket Bai sistema egokitzeko eta ezartzeko prozesua hobetzeko asmorik duten jakiteko.
Landa-ingurunean eguzki-baratzeak jartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, enpresa batzuek Arabako hainbat herritan eguzki-baratzeak ezartzeko duten interesari buruz.
Energia berriztagarria nekazaritza-lurretan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Arabako lurraldeko nekazaritza-lurretan energia berriztagarriak instalatzeko egin diren eskabideei buruz.
GALDERAK
Diru-laguntza Vitoria-Gasteizko udalarentzat.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat egin du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak Vitoria-Gasteizko Udalari ekainaren 8ko Erabaki bidez emandako zuzeneko diru-laguntzaren inguruko hainbat konturi buruz.
Vitoria-Gasteizko HAPO izapidetzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat egin du, diputatu nagusiari zuzendua, Vitoria-Gasteizko iri Antolamendurako Plan Orokorraren izapidetzari buruz.
N-124 bihurtzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, N-1245 errepidea 2022tik aurrera autobia bihurtzeari buruz.
Zailtasunak mahastiaren ohiko laborantzan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Errioxako mahastiaren laborantzaren ohiko garapenean izandako zailtasunei aurre egiteko egin beharreko ekintzei buruz.
Kontratua The Grand Wines-ekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, The Grand Wines eta Arabako Foru Aldundiaren arteko babesletza-kontratuari buruz.
Animalien egoera Vitoria-Gasteizko txakurtegian.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Gasteizko udalerrian dagoen udal-txakurtegiko animaliek duten egoerari buruz.
Nekazaritza Saileko lanpostu hutsak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Nekazaritza Sailean bete gabe dauden lanpostuei buruz.
Aldundiaren zentroetan artatutako adingabeak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko urtarriletik gaurdaino Aldundiaren titulartasuneko lagundu gabeko adingabe atzerritarrentzako zentroetan artatutako adingabeen kopuruari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Naturgolf-en lursailen titulartasuna.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Naturgolf SAko lursailen titulartasunari buruz.
Lurralde Historikoko Larrialdi Plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Lurralde Historikoko Larrialdi Plan eguneratuaren kopia.