Batzar Nagusiek doluminak adierazten dituzte Ardanza lehendakariaren heriotzagatik

Batzar Nagusiek doluminak adierazten dituzte Ardanza lehendakariaren heriotzagatik

media asta
2024 api. 09


 

Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak doluminak eta maitasuna adierazi dizkiete gaur José Antonio Ardanza lehendakariaren familiari eta lagunei, eta bat egin dute atzoko egunean hil ondoren ezarritako hiru dolu-egunekin. Arabako ganberako banderak masta erdian daude atzo 15:00etatik ostegunera arte, ordu berean.

Gainera, Batzar Nagusiek atsekabea agertu dute joan den igandean Fermin Anzizar Fayanas 1991-1995 legealdiko prokuradorea hil zelako.

Datorren ostiraleko osoko bilkura minutu bateko isilunearekin hasiko da.