Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Plazo de alegaciones
2020 aza. 10

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Udalerrien arteko mugikortasuna.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako udalerrien arteko mugikortasuna malgutze aldera.

Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentro bat planifikatu eta abian jartzeari buruz.

Desgaitasuna duten gazteentzako alternatibak plaza baten zain dauden bitartean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozio bat aurkeztu du, eskatzeko benetako alternatibak sortzea desgaitasun duten gazteak euren kargura dauzkaten familiei eguneko arretako zentro batean plaza bat eskuratzeko zain dauden hilabeteetan.

Ostalaritzarentzat premiazko laguntzak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, ostalaritzaren alokairua, hipoteka eta hilabeteroko ordainketak ordaintzeko premiazko laguntzak abiatzeari buruz. Presako prozeduraz izapidetuko da.

AGERRALDIAK

Tresponderi A-4359 errepidearen azken tartea lagatzea.- EH Bikdu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zergatik ez den oraindik sinatu Tresponderi dagokion A-4359 errepidearen azken zatiaren lagapenaren hitzarmena.

Indesako langileentzako autobusa kentzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zergatik kendu den Indesako langileak euren lantokietara eramaten dituen autobusa.

UGT Euskadiko idazkari nagusia.- UGT Euskadiko idazkari Nagusiak agerraldia egiteko eskatu du, bilkura informatiboan, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean, bi ordaintzaileren tributazioaren auziaz jarduteko, langile ugari ABEEE baten eraginpean direlako edo Lanbideren osagarrien jasotzaile direlako.

GALDERAK

Partiden exekuzioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen  Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, bere sailaren zenbait partidaren exekuzioari buruz.

Funtzionarioak salaketen prozeduretan abstenitu izana.- Idatziz erantzuteko galdera, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Aldundiko zenbait funtzionario basozain batek jarritako salaketaren jatorrizko prozeduretan abstenitu izanari buruzko galderei erantzunez Nekazaritza Sailak bidalitako informaziori buruz.

Mihi urdina aziendetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, mihi urdinak Arabako aziendetan izandako eraginari buruz.

Lajo y Rodriguez enpresa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Lajo y Rodriguez, S.A. (LYRSA) enpresari buruz.

Lanak Billodako zubian.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Billodan Zadorra ibaiaren ur-goraldiak direla eta zubiaren ingurunean egin beharreko lanei buruz.

Zerbitzuari lotutako prestazioak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, honakoari buruz.

  • 2017az geroztik pertsona ezberdinei emandako zerbitzuari lotutako prestazioen kopuruari buruz eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza edo eguneko zentroetako atseden-egonaldien onuradunei buruz.
  • Atsedenerako zerbitzuari lotutako prestazioaren zenbatekoa.
  • atseden modalitateko zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren erregulazioa aldatzeko edo eguneratzeko araugintza-testuari buruz.

Nekazaritza-ustiategiak babestea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, A Plana nekazaritza-ustiategiei laguntzeko neurriak izeneko aurrekontu-partidari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

VIAren sustapenaren eragina neurtzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Demografia Erronka Sailari zuzendua, eskatzeko sustapenaren eragina neurtzeko VIAk egindako beste jarduketaren txostena, inkestetan jasotako datuekin eta helarazitako ondorio ekonomikoak ateratzeko erabilitako metodologiarekin.

NPBren  laguntzak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du,Nekazaritza Sailari zuzendua, NPB laguntzen banaketari buruz eta laguntzen mendeko ingurumen-baldintzapenen kontrol- eta betetze-mailari buruz.

Tuestako tomate hidroponikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari, Tuestako tomate hidroponikoen proiektuari buruz.

Banku-bulegoak landa-eremuan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko ALHko udalerrien inbentarioaren kopia bat banku-entitateetako bulego fisikoak, kutxazainak edo langileen arreta presentziala izateari buruz.