Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Asteazken honetan, azaroaren 11n, beste osoko bilkura bat egin dute Arabako Batzar Nagusiek. 9:30etatik aurrera, EH Bildu batzarkide taldeak bultzatutako COVID-19 ezohiko tasa ezartzeko foru arau proposamena aintzat hartzea eztabaidatu du Foru Ganberak. Batzarkide taldeek argudioak azaldu ondoren, aintzat hartzeari uko egin diote, proposamena egin duen batzarkide taldearen aldeko botoekin, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aurkako botoekin eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen abstentzioarekin.
Jarraian, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) eta Arabako Popularrak batzarkide taldeek mozio bana aurkeztu dute osoko bilkuran, eta pilatuta eztabaidatu dira, antzeko gaiak dituztelako. Lehenengoak berreraikuntzarako Europako funtsen banaketa bidezko eta zuzena proposatzen zuen eta, halaber, bermatu dadin aurkeztutako proiektu guztiak Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren oinarriekin bat datozela, hots, digitalizazioa, trantsizio ekologikoa, lurralde- eta gizarte-kohesioa eta genero-berdintasuna. Bigarrenak, berriz, Arabarako proiektu eragileak eskatzen zituen Europar Batasuneko funtsen zerrendan. Eztabaidaren ostean, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek bi ekimenei aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Bilera amaitzeko, Arabako Popularrak batzarkide taldeak beste mozio bat eraman du osoko bilkurara, kasu honetan, Gasteizerako merkataritza suspertzeko plan baten beharrari buruzkoa. Eztabaida EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartuta ebatzi da.
Osoko bilkuraren bilera streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan da Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez, eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.