Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen batzordeak irekiko du aste legegilea

Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen batzordeak irekiko du aste legegilea

Batzordeen aretoa
2022 ira. 30

Asteazkenean egingo da bilkura-aldi honetako Foru Aldundiaren kontrolerako lehen osoko bilkura, non foru gobernuko kideei sei interpelazio eta hamabi galdera egingo zaizkien

Arabako legegintza-astea astelehen goizean hasiko da Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen batzordearen bilerarekin. 9:00etatik aurrera, Araba Abolizionista plataformak prostituzio-sistemaren bilakaera azalduko du bere ikuspuntutik, eta prostituzioa abolitzearen aldeko alegatua egingo du. Bilkuran, halaber, prokuradoreek Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak Melillako mugan ekainaren 24an gertatutako sarraskiari buruz proposatutako mozio bat eztabaidatuko dute, eta erabaki beharko dute ea adostu ala ez, batzordearen hurrengo bilera baterako, Araban eta Hondurasen ingurumenaren, lurraren eta lurraldearen defentsan adituak diren pertsonen agerraldia, Bizitza Jokoan giza eskubideei buruzko ikerketa aurkezteko helburuarekin.

Foru Ganberan ohikoa den bezala, asteartean Mahaiaren asteroko bileraren txanda iritsiko da, hurrengo egunean Arabako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan, Probintzia Etxe-Jauregian, foru gobernua kontrolatzeko beste saio bat egin baino lehen. Bilera horretan, Arabako Foru Aldundiko kideek sei interpelazio eta hamabi galdera erantzungo dituzte. Horietatik heren bat EH Bildu batzarkide-taldearen ekimena da, beste sei Arabako Popularren ekimena eta gainerako seiak Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeak aurkeztu ditu. Diputatu nagusiak, bere aldetik, bost ekimeni erantzun beharko die, Nekazaritzako foru diputatuak seiri, Gizarte Politiketako titularrak hiruri, Ingurumen eta Hirigintzako diputatuak biri, eta Lurralde Orekako eta Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko arduradunei, berriz, bakoitzari behin galdetuko zaie.

Ostiralean, bestalde, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren batzordeak arloko foru diputatua hartuko du, eta foru diputatu horrek uztailaren 12ko 29/2022 Foru Dekretua azalduko du, Arabako Foru Aldundiko Administrazio Orokorreko funtzionarioen enplegu-baldintzak onartzen dituen uztailaren 26ko 36/2017 Foru Dekretua aldatzen duena.

Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.