Batzar Nagusiek doluminak zabaltzen dituzte Rafael Abeciaren heriotzagatik - www.jjggalava.eus
Albisteak
Batzar Nagusiek doluminak zabaltzen dituzte Rafael Abeciaren heriotzagatik

2025 mai. 14
Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak onartu dute Rafael Abecia López de Suso 1995etik 2007ra Talde Popularreko batzarkide izan zenaren heriotzagatik doluminak emateko testua.
Arabako Ganberak babesa eta maitasuna helarazten die familiari eta hurbileko pertsonei, eta publikoki aitortzen eta eskertzen du Arabako Batzar Nagusietan V., VI. eta VII. legegintzaldietan prokuradore gisa egindako lana. Minutu bateko isilunearekin hasi da gaurko osoko bilkura.