Batzar Nagusiek bat egin dute Garaikoetxea lehendakariaren aldeko doluarekin - JJGG-BBNN
Albisteak
Batzar Nagusiek bat egin dute Garaikoetxea lehendakariaren aldeko doluarekin
2026 mai. 05
Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak doluminak eta maitasuna adierazi dizkiete gaur Carlos Garaikoetxea Urriza lehendakariaren familiari eta lagunei, eta bat egin dute atzoko egunean hil ondoren ezarritako hiru dolu-egunekin. Arabako ganberako banderak masta erdian egongo dira maiatzaren 6ko 23:59ra arte.
Biharko osoko bilkurari hasiera emateko, minutu bateko isilunea egingo da, diktaduraren osteko Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria gogoratzeko.