Arabako Batzar Nagusiek Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi izendatu dute

Arabako Batzar Nagusiek Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi izendatu dute

Aurresku plazan
2023 eka. 28

Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan hautatu dute gaur diputatu nagusia legegintzaldi berrirako. Ramiro González Vicente izendatu dute Arabako Foru Aldundiko arduradun nagusi hirugarren legegintzaldi jarraian.
Gaur goizean bi hautagaitzek, Eva López de Arroyabek (EH Bildu) eta Ramiro Gonzalezek (EAJ-PNV), datozen 4 urteetarako beren proiektuak aurkeztu dituzte.
Gainera, batzarkide taldeen bozeramaileek hitz egin dute, goizeko eta arratsaldeko saioetan. Joseba Díez Anchustegi (EAJ-PNV), Xabier Valdor (EH Bildu), Cristina González (PSE-EE), Iñaki Oyarzabal (PP), David Rodríguez (Elkarrekin Araba) eta Jonathan Romero (Mixto-Vox) izan dira euren proposamenak azaldu dituztenak.
Osoko bilkura eta arratsaldean egindako inbestidura-ekitaldiak Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak eta Eva Jiménez, Nerea Martínez, Damián García Moreno eta Miguel Garnicak osatutako Batzar Mahaiak zuzendu dituzte.