Batzar Nagusiek bat egiten dute 32. Kudetaketa Europako Astearekin - JJGG-BBNN
Albisteak
Batzar Nagusiek bat egiten dute 32. Kudetaketa Europako Astearekin
Urriaren 14tik 28ra, 32. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea izango dugu Euskadin, 30 ekitaldi baino gehiagorekin; programa osoa EUSKALITen webgunean dago eskuragarri. Batzar Nagusietatik Astezale gisa parte hartzen dugu aste hau zabalduz.
Bihar hasiko da 2026ko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea, inaugurazio-ekitaldi batekin. James Wilson, lurralde lehiakortasunean eta politika publikoetan nazioarteko aditua, ekitaldiko protagonista izango da. 32. edizioari hasiera emango dio erakundeen orainerako eta etorkizunerako erronka estrategiko batean arreta jarriz: lehiakortasun jasangarria kudeaketaren ikuspuntutik, balioak, talentua eta teknologia ardatz nagusitzat hartuta.
Ekitaldiz jositako bi aste Euskadin
Inaugurazio-ekitaldiarekin hasi eta urriaren 28ra arte, beste 30 ekitaldi baino gehiago izango dira Euskadiko hiru lurralde historikoetan. 50 erakunde inguruk lehiakortasun jasangarria ikuspuntu eta sektore ezberdinetatik jorratzeko programa zabala osatzen dute. Hainbat erronkei helduko dieten tailerrak, hitzaldiak eta jardunaldiak izango dira, besteak beste, honako gaiak lantzeko: helburua duen berrikuntza, talentuaren kudeaketa, teknologia berrien ezarpena, deskarbonizazioa, edo AAren txertaketa erakundeen kulturan.
Astezaleak, Asteko funtsezko aliatuak
EUSKALITek Astezale gisa batu diren erakundeen inplikazio baliotsua du bere alde, Kudeaketa Aurreratuarekin konprometitutako erakundeak diren aldetik, eta horien artean daude Arabako Batzar Nagusiak.
Erakunde hauek Aste honetako programa zabaltzen laguntzen dute, eta, bide batez, erakunde berritzaileen ekosisteman duten posizionamendua indartzen dute baita ere.
Ikusi Asteari buruzko informazio guztia hemen: www.euskalit.net/semana/