Batzar Nagusiek bisita gidatuen programazioari ekin diote berriro - JJGG-BBNN
Albisteak
Batzar Nagusiek bisita gidatuen programazioari ekin diote berriro
Arabako Batzar Nagusiek urte osoan zehar herritarrei irekitako bisita-programari ekin diote berriro. Gaurtik aurrera, Europako parlamenturik zaharrenetako bat ezagutu nahi dutenek online bisita erreserbatu ahal izango dute esteka honetan. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira.
Programa honen bidez, herritarrek ibilbide bat egin dezakete Prado kaleko presidentearen eraikinean eta Vicente Goikoetxeko batzarkide-taldeen eraikinean. Osoko bilkuren aretoa Aldundiaren jauregian dago, eta sarrera mugatuena du bilkuren egutegiak; beraz, ez da sartzen programatzen diren bisita guztietan.
Arabako legebiltzarraren funtzioak eta historia ezagutzeaz gain, Batzar Nagusiak bisitatzen dituzten pertsonek eraikin horien bitxikeriak ezagutuko dituzte: XIX. mendeko Gasteizko jauretxe bat, taldeek beren jarduera garatzen duten eraikin moderno bat eta, hala badagokio, Probintziako Etxe-jauregian dagoen Osoko Bilkuren Areto ikusgarria, Batzar Nagusietako organoak hartzeko eraikitako lehen egoitza.
Doako bisitak eta bisita profesionalizatuak
Batzar Nagusiek data garrantzitsuetan irekitzen dituzte ateak, hala nola Ate Irekien urteko jardunaldian eta ekitaldi berezietan, hala nola Ardoaraban, Magialdian edo Herritarrentzako Eskola Irekian, besteak beste. Iaztik hona bultzada berri bat eman da zerbitzuaren eta eskaintzaren profesionalizazioarekin urte osoan zehar, helburu argi batekin: erakundea eta bere eguneroko zeregin erabakigarria arabarrengana hurbiltzea.
Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidenteak "mendeetako historia duen gure erakundea ezagutzera" animatu ditu herritarrak. “Bisita oso esperientzia erakargarria da, gure egoitzen estetika, iragan mendeetako Gasteizera denboran zehar bidaiatzea eta legebiltzar honetan zer lantzen eta erabakitzen den jakitea uztartzen dituena", nabarmendu du.
Izen-ematearen hasiera data: Irailak 18, ostirala
Nola?
- Esteka honetan: Eskuragarri dauden ordutegiak
- Posta elektronikoz: visitasjuntas@kalearte.com
Talde bakoitzeko gehieneko pertsona kopurua: 30
Taldea osatzeko gutxieneko kopurua: 10
Info+ www.jjggalava.eus