Batzar Nagusiek sexu-orientazio guztiekiko errespetua aldarrikatzen dute - JJGG-BBNN
Albisteak
Batzar Nagusiek sexu-orientazio guztiekiko errespetua aldarrikatzen dute
2026 mai. 14
Arabako Batzar Nagusietako fatxada nagusiak ostadarraren koloreak erakutsiko ditu asteburu osoan zehar, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ikusarazteko eta homosexualek, bisexualek, transgeneroek eta transexualek jasaten duten diskriminazioa, jazarpena eta indarkeria salatzeko.
Maiatzaren 17an, duela 36 urte Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zuela ospatzen da. Orduz geroztik, M17a estandarte bat da nagusi ez diren sexu-orientazio eta genero-identifikazio guztien eskubide-berdintasuna eta errespetua aldarrikatzeko.