Batzar Nagusiek herritarrentzako bisita irekiak antolatuko dituzte urte osoan zehar

Batzar Nagusiek herritarrentzako bisita irekiak antolatuko dituzte urte osoan zehar

antiguo despacho presidencial
2025 urr. 29

Arabako Batzar Nagusiek herritarrei bisita irekiak antolatuko dituzte urte osoan zehar. Azarotik aurrera, Europako parlamenturik zaharrenetako bat ezagutzeko interesa duten pertsonek posta elektronikoz edo telefonoz erreserbatu ahal izango dute bisita, eta Arabako ganberaren hiru egoitzetan ibilbide bat egin: Prado kaleko lehendakaritzaren eraikinean, Vicente Goikoetxeako batzarkide-taldeen eraikinean eta Arabako Foru Aldundiaren jauregian dagoen Osoko Bilkuren aretoan.

Arabako legebiltzarraren funtzioak eta historia ezagutzeaz gain, Batzar Nagusiak bisitatuko dituzten pertsonek eraikin horien bitxikeriak ezagutuko dituzte: XIX. mendeko Gasteizko jauregi-etxebizitza bat, taldeek beren jarduera garatzen duten eraikin moderno bat eta Probintziako Jauregian dagoen Osoko Bilkuren areto ikusgarria, Batzar Nagusietako organoak hartzeko eraikitako lehen egoitza.

Doako bisitak eta bisita profesionalizatuak

Orain arte, Batzar Nagusiek data garrantzitsuetan ireki dituzte ateak, hala nola Ate Irekien urteko jardunaldian, taldeentzat eta ekitaldi berezietan, hala nola Ardoaraban, Magialdian edo Herritarrentzako Eskola Irekian, besteak beste.

Orain, zerbitzuaren eta eskaintzaren profesionalizazioarekin bultzada berri bat eman nahi da urte osoan zehar, helburu argi batekin: erakundea eta bere eguneroko zeregin erabakigarria arabarrengana hurbiltzea.

Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidenteak "mendeetako historia duen gure erakundea ezagutzera" animatzen die herritarrei. “Bisita oso esperientzia erakargarria da, gure egoitzen estetika, iragan mendeetako Gasteizera denboran zehar bidaiatzea eta legebiltzar honetan zer lantzen eta erabakitzen den jakitea uztartzen dituena".

Erreserbak hasteko data: azaroaren 3tik aurrera (urte osoan zehar)

Euskaraz eta gaztelaniaz 

Nola?
Posta elektronikoz: visitasjuntas@kalearte.com
Telefonoz: 945 101070

Talde bakoitzeko gehieneko pertsona kopurua: 30

Info+ www.jjggalava.eus