Batzar Nagusiek Berdintasun Plana ebaluatzeari ekin diote - www.jjggalava.eus
Albisteak
Batzar Nagusiek Berdintasun Plana ebaluatzeari ekin diote
2026 urt. 26
Arabako Batzar Nagusiak lanean hasi dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana egiteko. Proiektu hau garatzeko, lehenik eta behin, aurreko planaren ebaluazioa eta egungo egoeraren diagnostikoa egingo dira. Hori dela eta, lankidetza-prozesu bat aktibatu da Arabako legebiltzarreko langileekin eta talde politikoekin, egungo "argazki" hori ezagutzeko. Aurreko Planaren Ebaluazio honetan (Arabako Batzar Nagusietako Berdintasunerako II. Planaren Diagnostikoa eta Diseinua), Emakundek homologatutako Zubizarreta Consulting aholkularitza-enpresaren laguntza teknikoa dago, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko aholkularitza emateko.