Batzar Nagusiek bere egiten dute azaroaren 25eko kanpaina instituzionala, eta Arabako gizarteari eskatzen diote indarkeria matxistari eusten dion katea hausteko

Batzar Nagusiek bere egiten dute azaroaren 25eko kanpaina instituzionala, eta Arabako gizarteari eskatzen diote indarkeria matxistari eusten dion katea hausteko

a25
2025 aza. 24

 

Aste osoan zehar, Arabako Batzar Nagusiek agerian utziko dute indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena, hainbat ekintza sinbolikoren bidez. Ekintza horiek azaroaren 25eko kanpaina instituzionalari batuko zaizkio, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunari.

Arabako legebiltzarrak bere egin du Emakundek gidatutako erakunde arteko kanpaina – "Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada" –, emakumearen aurkako indarkeria ez dela gai pribatua, ezta indarkeria jasaten duenarena bakarrik ere aitortzeko deia.

Hala, Batzar Nagusiek Arabako gizartea interpelatzen dute, eta konpromisoa bere egiten dute, gogoraraziz "isiltasuna, axolagabekeria edo erlatibizazioa ere indarkeriari eusten dion katearen parte direla. Guztiok aktibatu behar gara indarkeria matxistaren "normalizazioa" saihesteko. Sentitu behar dugu hori ez dela emakume batzuen arazo pertsonala, arazo soziala baizik. Funtsezkoa da gizarte aktibo eta kontzientziatua izatea ", nabarmendu du Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak.

Gaur goizetik eta aste osoan zehar, Prado kaleko Batzar Nagusien egoitzako fatxada nagusiak puntu lila eta "Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" legenda izango ditu, eta bide horretako hiru ateak arrosatik morera aldatuko dira egunotan. Fatxada, gainera, lila kolorez argiztatuko da.

Prokuradoreek bihar Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Batzar Nagusiek deitutako elkarretaratzean parte hartuko dute, 12:00etan, Provincia plazan.