Arabako Batzar Nagusiek Baskonia babestuko dute ACB Errege Kopako titulua lortzeko bidean

Arabako Batzar Nagusiek Baskonia babestuko dute ACB Errege Kopako titulua lortzeko bidean

Baskoniaren banderak fatxadan
2023 ots. 16

Arabako parlamentuak Baskoniaren alde egingo du datozen egunetan saskibaloiko ACB Errege Kopako titulua eskuratzeko bidean. Hurrengo partidetan aurre egin beharreko erronkaren aurrean kirol horretan Lurralde Historikoko lehen taldeari arnasa emateko asmoz, Arabako Batzar Nagusiek Gasteizko Prado kaleko egoitzako fatxada nagusia apaindu da dagoeneko, taldeko banderekin. Halaber, gauez, Baskoniako klubaren koloreekin argiztatuko da.

Argiztapena 22:00etan itzaliko da, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera energia aurrezteko eta energía efizientzia hobetzeko neurriei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.