Batzar Nagusiak, Adamuzeko trenbide-tragediaren biktimekin - www.jjggalava.eus
Albisteak
Batzar Nagusiak, Adamuzeko trenbide-tragediaren biktimekin
2026 urt. 19
Batzar Nagusiak bat egiten ari dira Adamuzeko trenbide-tragediaren biktimei elkartasuna eta babesa adierazteko egiten ari diren ekitaldi guztiekin. Arabako ganberako ordezkariek Gasteizko Udalean egindako elkarretaratzean parte hartu dute.
Gainera, Batzar Nagusien Mahaiak ezarri duenez, hiru dolu-eguneko proposamenarekin bat egindo dute (urtarrilaren 20ko 0: 00etatik urtarrilaren 22ko 24:00etara), banderak haga erdian jarriz.
Halaber, asteazken honetako Arabako legebiltzarraren osoko bilkura minutu bateko isilunearekin hasiko da, dolumin partekatuaren lekuko gisa eta hildakoen eta zaurituen familiekin eta gainerako hurbilekoekin doluminak adierazteko.