Batzar Nagusiak, askatasunarekin eta aniztasun sexualarekin bat eginda - www.jjggalava.eus
Albisteak
Batzar Nagusiak, askatasunarekin eta aniztasun sexualarekin bat eginda

2025 eka. 27
LGTBI Harrotasunaren Eguna izango da bihar eta Batzar Nagusiek berretsi egiten dute berdintasunaren, oinarrizko eskubideen, askatasunaren, errespetuaren, aniztasunaren eta sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminaziorik ezaren aldeko konpromisoa.
Konpromiso hori herritarrekin partekatzeko, bere egoitza instituzionalaren aurrealdea ostadar kolorez argiztatuta egongo da gaur gauetik igandera arte.