Arabako Kuadrillek 20 produktu arabar baino gehiago dastatzeko emango dituzte Slow Fooden eskutik Ateak Zabalik jardunaldian - JJGG-BBNN
Albisteak
Arabako Kuadrillek 20 produktu arabar baino gehiago dastatzeko emango dituzte Slow Fooden eskutik Ateak Zabalik jardunaldian
Arabako Kuadrillek 20 produktu arabar baino gehiago dastatzeko emango dituzte Slow Fooden eskutik Ateak Zabalik jardunaldian
Dastamen-laborategiak, 11:30ean eta 13:00etan, jendearentzat zabalik egongo dira lekua bete arte
Oletako gaztaren brotxeta Fresaraba marrubiekin, Kuartangoko sagardoaren vermoutha, Arabako Mendialdeko odolkia, Arabako Errioxako ardoak eta olioak, Gasteizko eta Mendialdeko ogiak, Lezako eztia, zukuak, gaztak eta sagardoak, Arabako hogei bat produkturen artean, izango dira protagonista larunbateko dastatze batean Batzar Nagusietako Ateak Zabalik egunean.
Slow Food Araba eta Arabako Kuadrillak Gustu Laborategien bi saioak prestatzen ari dira egunotan. Bertako ekoizleak bertan izango dira eta gozoa ere protagonista izango da, Luis López de Sosoagari omenaldi maitekor bat eginez.
Bi saioak, doakoak eta herritarrentzat irekiak lekua bete arte (30 pertsona saio bakoitzean), Katedral Berriaren plazako karpan izango dira, Batzar Nagusiek Prado kalean duten egoitzaren aurrean. Lehenengoa 11:30ean izango da eta bigarrena 13:00etan.
Karpan bertan eta goiz osoan zehar, 10:45etik aurrera, Arabako Kuadrillek beren standak irekiko dituzte eskualde bakoitzeko eskaintza turistiko osoarekin eta bisitarientzako opariekin.
Bisita gidatuak, azken plazak
Karpa gastronomiko eta turistikotik metro gutxira, Arabako legebiltzarraren egoitzak ateak irekiko ditu goiz osoan zehar 15 minuturo bisita-taldeentzat, euskaraz eta gaztelaniaz. Bihar, ostirala, goizera arte zabalik egongo da esteka honetan izena ematea