Foru Aldundiak Batzar Nagusiei eman die 2026rako Arabarako aurrekontu proiektua

Foru Aldundiak Batzar Nagusiei eman die 2026rako Arabarako aurrekontu proiektua

presupuesto alava
2025 aza. 13


Batzar Nagusiek Arabako Lurralde Historikorako aurrekontu-proiektua jaso dute gaur, Arabako legebiltzarraren eginkizun nagusietako bat Aldundiaren kontuak onartzea baita. Aurrekontuak Batzar Nagusiek onartzen dituzte foru-arau baten bidez, eta prozedura arauemaile arruntaren arabera izapidetzen dira. Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuak lehentasuna du izapidetzean, Batzar Nagusien gainerako lanen aldean.


Ohiko prozedurari jarraituz, Arabako bigarren ahaldun nagusiorde eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru diputatu Itziar Gonzalok aurrekontu-proiektua eman dio Biltzar Nagusietako lehendakari Irma Basterrari. Batzar Nagusietako Mahaiak kalifikazioa eman ondoren, azaroaren 21era arteko epea zabaltzen da herritarrek beren alegazioak aurkez ditzaten, bai aurrekontuaren proiektuari dagokionez, bai zerga-arauei dagokienez.


Diputatuek sailez sail azalduko dituzte proiektuak azaroaren 19tik aurrera (asteazkena), eta aste osoan zehar luzatuko da. Ramiro González ahaldun nagusiak Ogasun batzordearen bilerei hasiera emango die asteazkenean, goizeko 09:00etan. 10:00etan Cristina González ahaldun nagusiordeak hartuko dio lekukoa. Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak eta Saray Zarate Garapen Ekonomiko eta Jasangarritasuneko foru diputatuak itxiko dute asteazken honetako agerraldien agenda, 11:30ean.


Gizarte Politiketako foru diputatu Gorka Urtaranek, Mugikortasun Jasangarriko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Jon Nogalesek eta Nekazaritza diputatu Noemí Aguirrek euren proposamenak azalduko dituzte ostegun goizean, hilak 20.


Laura Pérez Borinaga Lurralde Oreka eta Lurralde Antolaketa diputatuak, Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak eta Itziar Gonzalo bigarren ahaldun nagusiordeak itxiko dute agerraldien astea.