Arabako legebiltzarrak 2024rako bere aurrekontua onetsi du Bikoiztu 1 - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako legebiltzarrak 2024rako bere aurrekontua onetsi du Bikoiztu 1
Arabako Batzar Nagusiak gaur bildu dira, Araudi eta Barne Gobernuko Batzordean, eta argi berdea eman diote 2024rako aurrekontuari. Iazkoaren aldean, % 6,6 handiagoa da. Arabako ganberak, guztira, 7,7 milioi euroko diru-kontuak kudeatuko ditu.
Iazkoarekin alderatuta, aurrekontuak hainbat gastu doitzen ditu, kontuan hartuta 2023an ez dela jarduerarik izan bilkuraldien arteko garaian (horrek esan nahi du jarduera eta saio gehiago izango direla aurten), legegintzaldi honetan talde bat gehiago dagoela ganberan, plaza tekniko batzuk finkatu direla, eta sistema informatikoen berrikuntza teknologikorako proiektu bat egingo dela. Gainera, Lehendakaritzaren ordezkaritzako gastuen partida murriztu egin da, eta Garbiketa eta Lorezaintzako partidak, berriz, handitu egin dira, Indesak aurreikusitako gehikuntzaren arabera. Halaber, Batzar Nagusien aurrekontuak Euskara Plana eta Berdintasun Plana garatzea aurreikusten du, besteak beste.