Arabako kuadrillak datorren astean hasiko dira eratzen eta lehendakariak hautatzen

Arabako kuadrillak datorren astean hasiko dira eratzen eta lehendakariak hautatzen

Lautadako kuadrilla
2023 ira. 19

 

Lautada izango da Kuadrillako Batzarra eratzeko bilkura egingo duen lehenengo kuadrilla. Agurainen egingo du, eta lehendakaria eta lehendakariordea hautatuko dira bilkura horretan. Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria eta Mahaia izango dira buru.

Aiarakoa eta Arabako Mendialdekoa izango dira eratzen hurrengoak, irailaren 27an eta 28an, hurrenez hurren. Urrian, berriz, Gorbeialdekoa, Guardia/Arabako Errioxakoa eta Añana eratuko dira, hilaren 3an, 16an eta 17an. Kuadrilla guztiek arratsaldez egingo dute eratze-bilkura.

Kuadrilla lurraldeko foru-instituzio bat da eta azaroaren 20ko 63/89 Foru Arauak arautzen du. Dena dela, XIV. mendeko agirietan ere jasotzen da kuadrillak bazirela Araban.

Foru Arauak Arabako kuadrilla modernoak 1876ko uztailaren 21eko Legea indarrean sartu arte ezaguna zen ‘Zazpi Talde, Araba bat’ leloarekin uztartzen ditu, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterraren esanetan. Basterrak adierazi du kuadrillak parte-hartze eta kontsultarako organo izateaz gain, haien arteko, Batzar Nagusiekiko eta Foru Aldundiarekiko harremanak antolatzeko tresna ere badirela, bai eta denon intereseko zerbitzuak sustatzeko eta kudeatzeko baliabidea. Tresna egoki bat dira, gaineratu du, lurraldean dauden interes guztiak aztertu eta azaleratzeko bidea egon dadin, barruti bakoitzeko zerbitzu orokorrak sustatu eta kudeatzeko gaitasun juridikoarekin.