Batzar Nagusiek Korrikarekin bat egingo dute Gasteizen - www.jjggalava.eus
Albisteak
Batzar Nagusiek Korrikarekin bat egingo dute Gasteizen

2024 ots. 20
Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute aurten ere Korrikarekin Gasteizen. Batzar Nagusietako lehendakariak, Mahaiak, langileek eta batzarkide-taldeetako ordezkariek martxoaren 18an korrituko dute Konstituzio plazatik abiatzen den kilometroa, arratsaldeko 20:20an gutxi gorabehera.
Batzar Nagusietako Mahaiak euskararen aldeko lasterketaren berri eman du asteroko bileran. Gainera, hogeita hamar bat gai bideratu ditu. Bozeramaileen Batzordeak ere asteroko bilera egin du.