Kontzejuen Foru Araua eguneratzeko ponentziak batzordearen esku utzi du ondorioen txostena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Kontzejuen Foru Araua eguneratzeko ponentziak batzordearen esku utzi du ondorioen txostena

Legegintzaldi honetan Batzar Nagusietan Kontzejuen Foru Araua berrikusteko eta, hala badagokio, aldatzeko eta eguneratzeko sortu den ponentziak bere eginkizunen azken saioetako bat izan du eta ondorioen txosten bat itxi da. Ana Salazar Aguayo, Popular Alavés batzarkide-taldeko prokuradorea, Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Batzordeko kide den lantalde honen koordinatzailea izan da. Arabako Legebiltzarreko organo horrek eztabaidatuko du ponentziak helarazitako txostena.
Arabako berezko figura
Kontzejuei buruzko 1995eko martxoaren 20ko Foru Arauak kontzejuen independentzia eta nortasuna aitortzen ditu, eta kontzejuen antolaketa, funtzionamendua eta administrazioa arautzen ditu. Kontzejuak Arabako berezko figura dira. Nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasuna duten lurralde-izaerako erakundeak dira, eta autonomia osoa dute beren interesak kudeatzeko. Gaur egun, 336 kontzejuk dute berezko gobernu-forma, eta, horri esker, herritarrek, lau urtean behin Administrazio Batzarra aukeratzeaz gain, zuzenean parte har dezakete beren herriko gobernuan, eta hori ez da beste inongo administraziotan gertatzen.