Abian da Kontzejuen Foru Arauaren aldaketari buruzko ponentzia - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Abian da Kontzejuen Foru Arauaren aldaketari buruzko ponentzia
Kontzejuen Foru Araua berrikusteko eta eguneratzeko ponentzia abian jarri da, batzarkide-taldeetako kideen bilerarekin eta haien lan-planaren onespenarekin.
Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Batzordeko kide da lantaldea. Ana Salazar Aguayo, Popular Alavés batzarkide taldeko prokuradorea, ponentziaren koordinatzailea da. Uda baino lehen amaitu ahal izango dute beren egitekoa.
1995eko martxoaren 20ko Kontzejuen Foru Arauak kontzejuen independentzia eta nortasuna aitortzen ditu, eta kontzejuen antolaketa, funtzionamendua eta administrazioa arautzen ditu. Arabaren berezko figura dira. Berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duten lurralde-entitateak dira, eta autonomia osoa dute beren interesak kudeatzeko. Gaur egun, 336 kontzejuk gobernatzeko modu propioa dute, eta, horri esker, herritarrek, lau urtean behin Administrazio Batzordea aukeratzeaz gain, beren herriko gobernuan zuzenean parte har dezakete, eta hori ez da gertatzen beste inongo administraziotan.