Kontrol osoko bilkurako hitzaldi guztiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Kontrol osoko bilkurako hitzaldi guztiak

Batzarkide talde guztiek gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko galderak eegin dizkiote Foru Gobernuari.
Planteatutako gaien artean, talde politikoetako ordezkariek honako gai hauei buruz galdetu dute: Arabako islamizazioa, Trebiñu Araban sartzea, zerga-berrikuspenerako foru-arauaren proiektua, Arabako enpresa-sarearen egoera, iruzurraren aurka borrokatzeko plana edo ohiko bizileku ez diren etxebizitzetan OHZ aplikatzea.
Era berean, informazioa eskatu da foru sektore publikoko kontratetako lan-baldintzei buruz, kriptomoneten kontrolari buruz, Mobility Lab Fundazioari buruz, VIAPen egoerari buruz edo Aiara Industrial Lab-i buruz.
Arabako industriarako ahalmen elektrikoa, Adingabearen eta Familiaren arloko baliabideak eta inklusioaren eta indarkeria matxistaren arlokoak ere izan dira esku-hartzeen ardatz. Taldeek jakin nahi izan dute, halaber, Errepideen Foru Sarea egokitzeko eta hobetzeko proiektuen idazketari buruz, Lezako Ospitalerako oinezkoen sarbidea hobetzeko beharrari buruz, Geotekaren proiektuari buruz edo Arabako toki entitateek Toki Entitateen Finantzaketarako Foru Funtsean duten partaidetza murrizteari buruz.
Nekazaritza sektorea, kudeaketa zentroak eta Foru Aldundiak lehen sektoreari emandako laguntza ere eztabaidagai izan dira, baita Iruña-Veleiako Plan Zuzentzailea, Lurrikara Programaren emaitzen balorazioa, Arabako Foru Aldundiaren oposizioetan euskara eskakizuna jaistea edo Arabako baliabide turistikoak sustatzeko eta modernizatzeko laguntza lerroak ere.