Down Sindromearen Munduko Egunean, elkarrekin bakardadearen aurka - JJGG-BBNN
Albisteak
Down Sindromearen Munduko Egunean, elkarrekin bakardadearen aurka
Down Sindromearen Munduko Egunerako aurtengo leloa "Elkarrekin bakardadearen aurka" da, bakardadeak Down sindromea eta beste desgaitasun intelektual batzuk dituzten pertsonei eta haien familiei neurriz kanpo nola eragiten dien sentsibilizatzeko.
Batzar Nagusiek adimen-desgaitasuna duten pertsonen duintasuna eta ekarpena aldarrikatzen dute aurten ere Down Sindromearen Munduko Egunean. Gizartean erabateko parte-hartzea aldarrikatzen dute. Arabako parlamentuak urdinez eta horiz argiztatuko du Prado kaleko fatxada asteburu osoan, egun hori ospatzeko eta Down sindromea duten pertsonak eta haien familiak ikusarazteko eta babesteko.
Aurtengo kanpainak bakardadean jartzen du arreta, ez bakarrik sentimendu gisa, baita antsietatea, depresioa eta lesio fisikoak eragin ditzakeen osasun-arazo larri gisa ere, askotan gizarte-bazterkeriari eta estigmari lotuta.