Ameriketako Estatu Batuetako gazteak eta haien "familia" arabarrak, Batzar Nagusietan

Ameriketako Estatu Batuetako gazteak eta haien "familia" arabarrak, Batzar Nagusietan

agurain usa
2025 uzt. 10


Estatu Batuetako gazteek Arabako Batzar Nagusiak bisitatu dituzte. Gazteak Arabako familiek hartzen dituzte egunotan, Pandora Elkartearen eskutik. Elkarte horrek Gazteentzako Nazioarteko Hezkuntzako programak garatzen ditu, 57 herrialde baino gehiagotan eta ingurune multikulturaletan boluntariotzan, kultura-trukean edo praktika profesionalean oinarrituta.


Taldeak Europako parlamenturik zaharrenetako baten historia, funtzionamenduak eta berezitasunak ezagutu ahal izan ditu. Gainera, Batzar Nagusien 3 egoitzak bisitatu dituzte: presidentearen eraikina, talde politikoena eta osoko bilkuren aretoa.