Ate irekien jardunaldia - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Gardentasuna
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Ate irekien jardunaldia

Arabako Batzar Nagusiek urtero, duela bi hamarkada baino gehiagotik, ate irekien jardunaldi bat egiten dute. Jardunaldi hori azaroko azken asteburuan egin ohi da, Azaroko ohiko osoko bilkura hil honen azken igandean egiten delako, hau da, duela bost mende baino gehiago Arabako Parlamentuak hasieratik urtero deitzen dituen bi bilkura historikoetako batean.
MAIATZAK 21 ETA 28
Baina 2022an jardunaldi hori maiatzera aldatuko da, eta bi ospakizun egun izango ditu. Hilaren 21ean, larunbatean, egoitzara egindako bisitez gain, Maria Garbia Katedralaren aurrean dagoen plazan Arabako zazpi kuadrillen (Gasteiz, Arabako Lautada, Aiara, Guardia-Arabako Errioxa, Añana, Gorbeialdea eta Arabako Mendialdea) eta Trebiñuko Konderriaren standak izango ditugu. Bestalde, maiatzaren 28an, larunbatean, egoitza zabalik egongo da bisita gidatuak hartzeko.
Bisita horiek egiteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, aurrerago jakinaraziko ditugun bideen bidez, baina, leku libreak izanez gero, bisita-egunean bertan egin ahal izango da izen-ematea.
Egun horietan, Arabako Legebiltzarraren egoitza irekiko da, Lurralde Historikoko herritarrek lau urtean behin hautestontzietan aukeratutako 51 prokuradoreek hemen egiten duten lana bertatik bertara ezagut dezaten. Era berean, Gasteizko erdiguneko eraikin berezi hori ezagutzera hurbiltzen diren pertsonek eraikin horretako gelak ezagutzeko aukera izango dute, hala nola harrera-gela, Mahaiaren, bozeramaileen batzordearen edo batzordeen bilera-gelak, Legebiltzarreko lehendakaritzaren bulegoa edo beste lan-gune batzuk.
Gaur egun Arabako Batzar Nagusien egoitza administratiboa dagoen eraikinak Martin de Saracibarrek eraiki zituen 1868an eta 1881ean. Martin de Saracibar hainbat obren arkitektoa ere izan zen, hala nola Probintziako Etxe-Jauregia.