Mahaiak onartutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak onartutako gaiak
Batzar Nagusietako Mahaiak Arabako Ganberaren 47 kudeaketa- eta izapidetze-gai onartu ditu. Besteak beste, Aldundiko Gobernu berriaren erabakiak eta dekretuak, Batzar Nagusietara bidaliak; EH Bildu Araba, PP eta Elkarrekin Araba taldeek egindako 8 informazio-eskaera eta 16 idatzizko galdera eta, eta Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko foru diputatuaren agerraldia egiteko eskaera, berak eta taldeek eskatuta, bai eta ahaldun nagusiaren agerraldia ere, PPk eta Elkarrekin taldeak eskatuta.
Bileran aztertu den beste gai bat Ganberaren 2023ko ekainaren 30eko aurrekontuaren gauzatze-mailaren berrikuspena izan da. Gainera, Mahaiak adoztu du koadrilen eraketa antolatzeko proposamena.
Kuadrilla berriak izendatzea
Kuadrillako batzarkideak beren udalek izendatzen dituzte, eratu eta bi hilabeteko epean (abuztuaren 17an amaituko litzateke epea), eta deialdia hurrengo hogei egunen barruan egin behar da.
Batzar Nagusietarako abuztua baliogabea denez, kuadrilla berriak irailaren 18an izendatuko dira. Egun horretatik aurrera, horietako bakoitzaren eraketa egingo da.