Osoko bilkuran eztabaidatutako ekimenak - JJGG-BBNN
Albisteak
Osoko bilkuran eztabaidatutako ekimenak
Gaurko osoko bilkuran batzarkide taldeek honako ekimen hauek eztabaidatu eta bozkatu dituzte:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua, administrazioen artean telekomunikazio-sare publiko bat partekatzeko.
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua, Arabako Lurralde Historikoan Adinekoen egoitza-zentroetarako kalitate-adierazleak estatistika ofiziala egiteko.
• Kontuan hartzea, hala badagokio, Arabako Lurralde Historikoko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Araua aldatzeko foru-arauaren proposamena.
• Kontuan hartzea, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Araua aldatzeko foru-arauaren proposamena.
• Kontuan hartzea, hala badagokio, Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorra aldatzeko foru-arauaren proposamena.
• Interpelaziotik eratorritako mozioa, energia-enpresen ezohiko etekinak zergapetzea eskatzeko.