Batzar Nagusiek distira egingo dute gaur gauean minbizia duten haurren alde

Batzar Nagusiek distira egingo dute gaur gauean minbizia duten haurren alde

haurren minbizia
2024 ots. 15

Arabako Batzar Nagusien fatxada nagusia urre kolorez jantziko da gaur gauean, haurren minbiziaren aurkako borrokari babesa eta elkartasuna adierazteko. Urrezko kolorea Haur Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren ikurra da. Egun hori Haur Minbiziaren Nazioarteko Erakundeak (CCI) ezarri zuen 2001ean, eta Osasunaren Mundu Erakundearen babesa du, besteak beste.

Urrezko Begiztak minbizia duten haurren sendotasunaren eta erresistentziaren balioa sinbolizatzen du, haurren heriotza-kausa nagusietako bat baita mundu osoan. Urtero munduan 280.000 haur ingururi diagnostikatzen zaie minbizia.