Hamaikagarren legealdiko Arabako Batzar Nagusien disoluzioa - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Hamaikagarren legealdiko Arabako Batzar Nagusien disoluzioa
Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du atzoko egunean Arabako diputatu nagusiak, ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 42. artikuluaren 3. paragrafoak horrela diktatzen duen bezala, sinatu zuen Batzar Nagusietarako hauteskunde deialdiko 76/2023 Foru-Dekretua. Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako Hauteskunde-Legea ezartzen duenez, sinadura honek “agintaldiaren amaitzea, halaber, beretako ekartzen du”.
Horrela, Ganbera deseginda geratu da eta baita osatzen duten prokuradoreak halakoak bezalako bere baldintza galdu dute ere. Une honetatik aurrera Arautegi eta Barne- Gobernurako batzordearen parte direnak soilik, jada Behin Behineko batzordea bihurtuta, foru-legebiltzar berriaren osaketara arte bere funtzioen luzapenean arituko dira.
Mahaiak gaur goizeko bileran adierazi duen bezala, halaber, Komisio arrunt edo ezohiko guztiak, era berean, deseginda geratzen dira eta, izapide hau eginda, gainera, tramitean dauden ekimen arauemaileen artxibatzeari ekiten zaie, baita ere bulkadako eta kontrolekoak, Foru-Aldundiak erantzuteke dauden idatzitako galderetara eta informazioaren eskaeretara erantzun ahal ditzala kalterik egin gabe.
XI. legealdiaren jardueren estatitiska:
- 136 osoko bilkura
- 201 Mahaikideen bilera (gaur arte)
- 150 bozeramaileen batzarreko bilera
- 109 foru arau onartuta
- 339 mozio onartuta
- 3.976 izapide tramitatuta
Hauteskundeak
Halaber, Foru Dekretuak Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeak maiatzaren 28an egingo direla xedatzen du, udal hauteskundeekin batera.
Arabako Lurralde Historikoan 51 batzarkide hautatu behar dira, Eusko Legebiltzarraren 1/1987 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren lurralde barrutien artean honela banatuak:
- ‘Gasteizko Kuadrilla’ko barrutia: 39 batzarkide.
- ‘Aiarako Kuadrilla’ko barrutia: 5 batzarkide.
- ‘Lur Jareetako’ barrutia, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Añana, Kanpezu-Arabako Mendialdea eta Guardia-Arabako Errioxako kuadrillek osatua: 7 batzarkide.