Gobernuari kontroleko osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Gobernuari kontroleko osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Kontroleko osoko bilkura
2021 api. 07

Gaur goizean, hileko lehen asteazkenero bezala, Arabako Batzar Nagusiek foru gobernuaren kontroleko osoko bilkura egin dute Probintzia Jauregian, eta gobernukideek batzarkideek egindako sei interpelazio eta zazpi galderari erantzun diete.

Hasteko, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak lau interpelazio eta bi galdera erantzun ditu. Lehenik eta behin, Elkarrekin Araba batzarkide taldeak (Podemos-Ezker Anitza-Equo), David Rodríguez prokuradorearen ahotsean, Foru Aldundiak Lurralde Historikoko naturaguneetan hiru zentral eoliko eraikitzeari buruz duen jarrera zein den jakiteko eskatu dio, bai eta Aixeindar sozietatearen eskaerari alegazioak aurkeztuko zaizkion ala ez azaltzeko ere. Jarraian, Arabako Popularrak batzarkide taldeak beste bi interpelazio egin ditu. Iñaki Oyarzabal taldeko bozeramaileak etorkizuneko Ekarpen Legearen zirriborroari eta negoziazio horretan foru gobernuaren jarrerari buruz hitz egin du, eta Ana Morales prokuradoreak Arabari dagozkion Europako funtsei buruz. Jarraian, EH Bildu taldeari egokitu zaio, Kike Fz de Pinedo bozeramailearen eskutik, zaharren egoitza pribatuetako langileen lan-baldintzei buruzko interpelazio bat egitea, bai eta San Frantzisko elizan martxoaren 3ko Biktimen Oroimenerako Zentroa sortzeko hainbat erakunderekin sinatutako asmoen protokoloari buruzko galdera bat egitea ere. Bere hitzaldia amaitzeko, Ana Salazar Arabako Popularrak batzarkide taldekideak OHZren Ordenantzari eta Foru Arauari buruz egindako galderari erantzun dio diputatu nagusiak.

Aretoko aireztapena errazteko bigarren atsedenaldiaren ondoren, Marta Alaña prokuradoreak, batzarkide talde horretako kideak, 1813 espedienteari, Arabako Errioxako Posizionamendu Planari eta Errioxa Ardoaren Bikaintasun Zentroari buruz egindako galderei idatziz erantzuteari buruz galdetu dio diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko foru diputatuari. Jarraian, Nerea Martinezek, EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuari galdetu dio Bak gakoei buruz, Rentafácil modalitateko ziurtagiri digitalei buruz eta Rentaraba 2020 modalitateko borondatezko ordezkaritza izapidetzeari buruz, eta Borja Monjek, Arabako Popularrak batzarkide taldekideak, Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuari galdetu dio PSOEk garraio publikoari buruz duen propagandaren liburuxkari buruz, ‘Pertsonak konektatzen, Araba eraikitzen’. Azken atsedenaldia baino lehen, Nekazaritzako foru diputatuak Eva Lz de Arroyabe EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak eukaliptoa nagusiki Aiaraldeko Kuadrillan eta beste leku batzuetan hedatzeari buruz egindako interpelazioari erantzun dio, baita Eloy Lz Forondako Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradoreak Errioxa JDKren Kontseilu Arautzailearekin egindako bileren inguruan egindako galderari ere.

Osoko bilkuraren azken atalean, Arantxa Abecia Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko bozeramaileak interpelazioa egin dio Kultura eta Kirol foru diputatuari, Arabako Natur Zientzien Museoaren inguruan zer jarduera egingo diren azaltzeko, eta June Mugica EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak Udalekuak 2021 programari buruz galdetu dio.