Batzar Nagusiek ponentzia bat sortu dute Araban desgaitasuna duten pertsonak artatzen dituzten gizarte-zerbitzuen egungo egoerari eta etorkizun hurbilari buruzkoa

Batzar Nagusiek ponentzia bat sortu dute Araban desgaitasuna duten pertsonak artatzen dituzten gizarte-zerbitzuen egungo egoerari eta etorkizun hurbilari buruzkoa

ponencia ppss
2025 mar. 27


Arabako legebiltzarrak desgaitasuna duten pertsonak artatzen dituzten egungo egoera eta etorkizun hurbila aztertuko ditu, Gizarte Politiken Batzordeak gaur onartu duen ponentzia espezifiko baten bidez.


Claudia Venceslao Pueyo (EH-Bildu Araba) aukeratu dute lantalde horretako buru. Lantalde horrek dibertsitate funtzionala duten pertsonen errealitatea aztertu eta diagnostikatuko du bere bizi-ibilbidearen garapen-eremu guztietan, eta kolektibo horrek eta haren familiek alderdi garrantzitsuetan jasaten dituzten zailtasunak eta oztopoak identifikatu eta zehaztuko ditu, hala nola inklusioa, autonomia pertsonala, bizitza independentea, garapena eta parte-hartzea Arabako gizartean.