Giza Eskubideen Eguna dela eta, urdinez argituko da egoitza

Giza Eskubideen Eguna dela eta, urdinez argituko da egoitza

Fatxada urdinez argiztatuta
2021 abe. 09

Bihar Giza Eskubideen Eguna dela eta, Arabako Batzar Nagusien eraikin nagusiaren fatxada urdinez argiztatuko da datozen gauetan.

Giza Eskubideen Eguna abenduaren 10ean ospatzen da, 1948an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen egunean. Dokumentu historiko honek pertsona orori gizaki gisa dagozkion eskubide besterenezinak aldarrikatzen ditu, arraza, kolorea, erlijioa, sexua, hizkuntza, iritzi politikoa edo beste mota batekoa, jatorri nazionala edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein baldintza edozein dela ere. 500 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri eta mundu osoan gehien itzuli den dokumentua da.