Gaur goizean Mahaia bildu da aurkeztutako gaiak izapidetzeko - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Gaur goizean Mahaia bildu da aurkeztutako gaiak izapidetzeko
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOA
Bergantzuko Uraren Bidea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Bergantzuko Uraren Bidea Arabako Lurralde Historikoko Ibilbide Berdeen Sarean sartzeari buruz.
AGERRALDIAK
Finantzen Euskal Kontseilua.- Arabako Foru Aldundiak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaz lagunduta, Euskadiko Finantza Kontseiluak 2021eko urriaren 15ean egingo duen bilkuran aztertuko diren gaien berri emateko.
Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxea zaharberritzeko lanak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Espejo herriko Luiando-Hurtado de Mendoza dorretxea zaharberritzeko lanen inguruan sortutako arazoak eta auziak direla-eta sailak egindako kudeaketa azaldu dezan.
UAGA – Landa Garapenerako Lege Proiektua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak UAGAko presidentearen agerraldia eskatu du, Lurralde Orekaren Batzordean, azaldu dezan Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den Landa Garapeneko Lege Proiektuaz lehen sektoreak duen iritzia.
ABRA – Distock Food egitasmoa.- Arabako Errioxako Upategien Elkartearen agerraldia egiteko eskatu du. informazio-bilkuran, Nekazaritza Batzordean, Distock Food proiektu estrategikoa ezagutzera emateko.
INTERPELAZIOA
Gizarte Esku Hartzearen Hitzarmen Probintzialaren negoziazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, azaldu dezan zer pauso ari den egiten bere saila Gizarte Esku Hartzearen III. Hitzarmen Probintzialaren negoziazioa desblokeatzen joateko.
GALDERAK
Aspasor elkartearentzako lokal berria.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, ASPASOR entitateak lokal berri bat izateko duen beharraren inguruko zeinbait alderdiren berri jasotzeko.
Aldundiaren zentroetan suizidioak prebenitzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko Aldundiaren zentroetan suizidioak prebenitzeko planik dagoen.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxea zaharberritzeko lanak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2008tik Kultur Sailaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak Espejo herriko Luiando-Hurtado de Mendoza dorretxeari buruz egindako txosten guztien kopia.
AFAren kargura dauden adingabeekin poliziak egindako esku-hartzeak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020. eta 2021. urteetan AFAren kargura dauden adingabeekin Gasteizko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak egindako esku-hartzeen kopuruari buruz.
Ticket Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari zuzendua, lanabes teknologikoak erabiltzeko beharrari buruz eta Ticket Bai eginbeharra garatzen duen erregelamenduari buruz.
Arreta goiztiarrerako hitzarmenak APDEMArekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Apdemarekin arreta goiztiarrerako sinatutako hitzarmenen memorien eta likidazioen kopia, 2014tik 2020ra bitarteko urte guztiei dagokienez.
BESTELAKO GAIAK
Landabideak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Arabako Lurralde Historikoko landa-bideei buruzko ponentzia bat sortzeko eskatu du.