Gasteizen gertatutako erasoen aurreko adierazpen instituzionala

Gasteizen gertatutako erasoen aurreko adierazpen instituzionala

Bozeramaileen Batzarra
2021 urr. 26

Bozeramaileen Batzarrak, beste gaien artean, azaroaren 3an (asteazkena) egingo den foru gobernuaren kontrolerako hurrengo osoko bilkuraren gai-zerrenda onartzeaz gain, honako adierazpen instituzional hau ebatzi du:

Joan den asteburuan Gasteizen gertatutako erasoen aurrean, Arabako Batzar Nagusietatik gure gaitzespen eta arbuiorik sutsuena adierazi nahi dugu, bai eta biktimekiko gure babesa eta hurbiltasuna ere.

Arabako Batzar Nagusiek beren konpromisoa berretsi egiten dute neurri eraginkorrak, arinak eta zuzenak abian jartzea bultzatzen jarraitzeko, halako egoerarik berriro inoiz ez gertatu ez dadin. Eta gizarteari eskatzen diote jarrera aktiboa izan dezala emakumeenganako indarkeriaren aurka, eta baita edozein erasoen aurka ere.

Arabako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute arreta berezia emateko indarkeria mota guztiei buruzko prebentzioari eta sentsibilizazioari -bereziki pertsona ahulenei eragiten dienean-, bai hezkuntzan, bai kalean, bai instituzioetan, bai gizartean eta, batez ere, gazteengan indar berezia eginez.

Horregatik guztiagatik dei egiten diegu Gasteizko eta Arabako herritar guztiei eraso horiek arbuiatzeko deitzen diren ekintza guztietan parte har dezaten.