Arabak gogoan ditu frankismoak errepresaliatutako biktimak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabak gogoan ditu frankismoak errepresaliatutako biktimak
Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakaria eta Ramiro González Arabako diputatu nagusia, frankismoak errepresaliatutakoen senideekin batera, Arabako biktimak omendu eta oroitzeko ekitaldian izan dira. Ekitaldi xumea izan da, eta Aldundiaz eta Batzar Nagusiez gain, Vitoria-Gasteizko alkatea, Eusko Legebiltzarreko agintariak eta Lurraldeko beste erakunde eta elkarte batzuk izan dira.
Diktaduraren biktima guztien oroimenezko lore-eskaintza eta minutuko isilunea 2009. urteaz geroztik egiten dira, gure kontzientziak astindu eta gure seme-alabei gogorarazteko Araban errepresio frankista jasan zela. Kargudun nabarmenak ziren batzuk, esate baterako, Teodoro Olarte diputatu nagusia eta Teodoro González de Zarate Vitoria-Gasteizko alkatea, biak erailak; baina erregimenaren aurkako ideologiagatik errepresiora kondenatutako herritarrak ere izan ziren. Haiengandik jaso genituen demokrazia eta askatasunak, eta benetan prezio altua ordaindu behar izan zuten horretarako: nabarmendu du Batzar Nagusietako lehendakariak.