null Foru gobernuko kideek agerraldia egin dute beren departamentuetako aurrekontuak azaltzeko

Foru gobernuko kideek agerraldia egin dute beren departamentuetako aurrekontuak azaltzeko

Batzordeen aretoa
2021 aza. 23

Batzar Nagusiek atzo eta gaur foru diputatuen agerraldiak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean hartu dituzte, 2022ko ekitaldirako Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuan dituzten partiden berri emateko.

Atzo, astelehenean, jardunaldia hasi zen Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiaren agerraldiarekin, eta gero lehenengo diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka demografikoko foru diputatuaren sailari utzi zion lekua. Ondoren, Nekazaritza, Lurralde Oreka eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak mintzatu ziren, eta horrela goizeko saioa itxi zuten. Arratsaldean agertu ziren Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko diputatuak eta Kultura eta Kirolekoak.

Gaur goizean, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko foru diputatuaren agerraldiarekin hasi da bilera berriro, eta jarraian Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatuak esku-hartzea izan du. Saioa amaitzeko, Gizarte politiketako foru diputatuaren txanda izan da.

Proiektua Batzar Nagusiei ematea

Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektua, 2022. urterako, pasa den astelehenean, azaroaren 15ean, hasi zen legebiltzarrean izapidetzen, Mahaiak egun horretan bertan Diputatuen Kontseiluan onartutako proiektua kalifikatu zuenean.

Ekitaldia burutu ondoren, non modu sinbolikoan Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak proiektu onartu berriaren USB memoria bat eman zion Pedro Elosegi Arabako legegileko presidenteari, Arabako Parlamentuaren Mahaiak aurrekontuen proiektua kalifikatzeko bilera egin zuen. Era berean, foru parlamentuko zuzendaritza organoak eta Bozeramaileen Batzarrak argi berdea eman zioten tramitazio legegilerako egutegiari. Agerraldi horiek izan dira lehen hitzordua. Behin foru diputatuek aurkeztuta, epe bat irekiko da orain proiektua osorik zuzendu ahal izateko, testu artikulatuan, atal oso batean edo bere programa, kapitulu, artikulu, kontzeptu eta kontu-sailetan eta memorian, batzarkide taldeen bitartez. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean tramitatu ondoren, osoko bilkurak izango du azken hitza onartu aurretik, hala badagokio.