Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura
Gaur goizean egin da Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan, Gasteizko Probintziako Etxe-Jauregian, foru gobernuaren kontrolerako azaroko osoko bilkura.
Bilkuran, batzarkide taldeek bost interpelazio eta hamar galdera egin dizkiete foru gobernuko kideei, bost EH Bilduren ekimena dira, bost Arabako Popularrena eta gainerako bostak Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeak aurkeztu ditu, behin EH Bildu batzarkide taldeak gai-zerrendako zortzigarren puntuan aurreikusitako zegoen galdera bat erretiratu duenean.
Lehenik eta behin, Ramiro González diputatu nagusiak hiru interpelaziori erantzun die, Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aurkeztuta lehenengo biak, eta EH Bildu taldeak bestea. Interpelazio horiek Urrunagan bizi diren pertsonei eta haien inguruneari eragiten dien ingurumen-kutsadurari buruzkoak dira, eta Arabako Foru Aldundiak Pedro María Uribe-Echebarría Díaz zientzialari arabar ospetsuaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren inguruan (2023an beteko da) edo Vitoria Solar 1 eta Vitoria Solar 2 izeneko bi proiektu fotovoltaikoren inguruan zer egingo duen galdetu die. Era berean, Billodasko sarbidean Zadorraren gainean zubi bat eraikitzeko asmoari buruz, Elkarrekin Arabak proposatuta (Podemos-Ezker Anitza-Equo), edo Araban anbulantzia medikalizaturik ez egoteari buruz eta Gasteizko Udalak EIBren inguruan egin duen kudeaketari buruz galdetu die, azken biak Arabako Popularren taldearen ekimenez.
Bestalde, Irma Basterra Lurralde Orekako titularrari Arabako Popularrak taldeak galdetu dio Añanako Kuadrillako Kontu Orokorrari eta aurrekontu-likidazioari buruzko dokumentazioa ez entregatzeari buruz. Jarraian, Carlos Ibarlucea Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru diputatuak Arabako Popularrak batzarkide taldearen interpelazio bati erantzun dio, Foru Aldundiak titular den eta Bilbo eta Gasteiz lotzen dituzten autobus linea guztien pleguak lizitatu, esleitu eta idatziko dituen jakiteko, eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Gasteizko A-1 saihesbidean hirugarren errei bat sartzeko asmoari buruz galdetu dio.
Segidan, Gizarte Politiketako foru diputatu Emilio Solari galdetu dio EH Bildu batzarkide taldeak ea neurririk hartu nahi duen abusuzkotzat jo daitezkeen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako kontratuetako klausulak ezabatzeko, eta galdetu dio, talde berak ere, Foru Aldundiak dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboa artatzen duten hirugarren sektoreko erakundeekin dituen hitzarmenen aurrekontu-partidei buruz.
Ondoren, Eduardo Aguinaco Nekazaritzako foru diputatuaren txanda iritsi da. Arabako Popularrak batzarkide taldeak putreek eta otsoek Arabako abeltzaintza-ustiategiei egindako erasoei buruz egindako galderari erantzun dio. Ondoren, Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak beste galdera bati erantzun dio. Kasu honetan, EH Bilduk aurkeztu du, Next Generationek hiriguneetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko ematen dituen dirulaguntzei buruz.
Saioa amaitzeko, Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatuari EH Bilduk galdetu dio URA Uraren Euskal Agentziak Arabako urmaelen eta hezeguneen inguruan egindako azken txostenaren emaitzei buruz, eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo), bestalde, Arabako hezeguneen egoera ekologiko txarraren aurrean hartu beharreko neurriei buruz.