Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Kontroleko osoko bilkura
2022 mai. 04

Gaur goizean, Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan, Gasteizko Probintzia Etxe-Jauregian, foru gobernuaren kontrolerako osoko bilkura egin da, maiatzari dagokiona.

Bilkura horretan, batzarkide taldeek sei interpelazio eta zazpi galdera egin dizkiete foru gobernuko kideei, eta horietatik bost EH Bildu batzarkide taldeak egin ditu, beste bost Arabako Popularrek eta gainontzeko hirurak Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearenak izan dira.

Lehenik eta behin, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak autonomoen zerga-itzulketak arintzeari buruz egindako interpelazio bati erantzun dio. Ondoren, diputatu nagusiak hartu du hitza Arabako Popularrak SEA Arabako Enpresen ordezkariek joan den apirilaren 7ko Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren batzordean egindako proposamenei buruz egindako galderari erantzuteko.

Jarraian, Lurralde Orekako foru diputatuak EH Bildu taldeak ‘Garabide’ izeneko aurrekontu-partidari buruz egindako galderari erantzun dio, bere txanda Nekazaritza foru diputatuak hasi aurretik. Kasu honetan, Arabako Popularrak batzarkide taldeak Arabako hiltegi-proiektu berri baten azterketari buruz egindako interpelazio bati erantzun dio, baita talde horrek berak eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) egindako bi galderari ere, otsoak, raposoak eta putreek azken hilabeteetan abereei egindako erasoei buruz eta sailak intsektu polinizatzaileen kontserbazioari buruz egindako jarduerei buruz, hurrenez hurren.

Atrilera igo den gobernuko hurrengo kidea Kultura eta Kiroleko foru diputatua izan da, gazteen osasun mentalaren egoerari buruzko interpelazioari erantzun diona, EH Bildu batzarkide taldearen ekimena. Bestalde, Gizarte Politiketako foru diputatuari Arabako Popularrak taldeak desgaitasuna duten pertsonen esparruan GOFEren laguntzen deialdien erregulazioa eta kudeaketa aldatzeko edota hobetzeko asmoen inguruan galdetu dio, eta bi galderei erantzun behar izan die ere: bata, Arabarren I eta Arabarren II bizitegi-proiektuei buruzkoa, hasiera batean diputatu nagusiari zuzendua, baina bere gaia dela eta , Bilduk laguntza horiek eskatu dizkionari erantzun diezaiola.

Atrilera igo den gobernuko hurrengo kidea Kultura eta Kiroleko foru diputatua izan da, gazteen osasun mentalaren egoerari buruzko interpelazioari erantzun diona, EH Bildu batzarkide taldearen ekimena. Bestalde, Gizarte Politiketako foru diputatuari Arabako Popularrak taldeak desgaitasuna duten pertsonen esparruan GOFEren laguntzen deialdien erregulazioa eta kudeaketa aldatzeko edota hobetzeko asmoen inguruan galdetu dio, eta bi galderei erantzun behar izan die: bata, Arabarren I eta Arabarren II bizitegi-proiektuei buruzkoa, hasiera batean ahaldun nagusiari zuzendua, baina bere gaia dela eta foru gobernuak eskatu du diputatu horrek erantzuna eman zezala, eta beste bat premia egoeretarako laguntzei dagokienez, biak EH Bildu batzarkide taldekoak.

Gai-zerrendak jasotzen zuen bezala, Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) interpelatu du Entzia KBE Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatzearen inguruan Aldundiak dituen asmoen berri izateko. Ondoren, EH Bildu taldeak Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partzialaren aurrerapen-dokumentuaren laburpenaren energiari buruzko atalari buruz galdetu dio.

Saioa amaitzeko, Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuari Arabako Popularrak batzarkide taldeak galdetu dio, Iekora herriaren erdian errepidea egiteari buruz.