Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Osoko bilkura
2022 mar. 02

Gaur goizean, Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan, Gasteizko Probintzia Etxe-Jauregian, foru gobernuaren kontrolerako osoko bilkura egin da, abenduari dagokiona.

Bilkura horretan, batzarkide taldeek lau interpelazio eta zazpi galdera egin dizkiete foru gobernuko kideei, eta horietatik bost EH Bildu batzarkide taldeak egin ditu, beste bost Arabako Popularrek eta azkena Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearena da.

Lehenik eta behin, diputatu nagusiak interpelazio bati erantzun dio: Lurralde Historikoko Kontzejuen Foru Araua genero-ikuspegitik eguneratzeko asmoari buruz, EH Bildu batzarkide taldearen ekimena. Era berean, Arabako Popularrak batzarkide talde horrek Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzeari buruz eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eta AHT abiadura handiko trenaren eraikuntzan inplikatutako euskal erakundeek otsailaren 9an sinatutako protokoloei buruz egindako bi galderari erantzun die.

Ondoren, Ogasun, Finantzak eta Aurrekontuetako foru diputatua Arabako Popularrak batzarkide taldeak interpelatu du Arabadendak Elkarteak otsailaren 14ko batzordean planteatutako eskaerei erantzuteko eta horiek ebazteko asmorik duen jakiteko; eta tresna teknologikoak erabiltzeko betebeharra ezartzen duen apirilaren 21eko 13/2021 Foru Arauaren aldaketari buruz EH Bilduk egindako galdera bati erantzun dio.

Jarraian, Lurralde Orekako foru diputatuak hiru galderari erantzun die. EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreek Kontzejuen Foru Araua aldatzeko proposamena urteko araugintza-planetik kendu izanari buruz eta toki entitateetan bultzatzen ari diren energia komunitateen eta toki erakundeetan bultzatzen ari diren energia komunitate eta autokontsumo energetikoaren proiektuen inguruan galdetu diote, eta Arabako Popularrek gauza bera egin dute Guardiako eta Amurrioko Gizarte Segurantzaren bulegoak itxi izanari buruz.

Azkenean, Gizarte Politiketako foru diputatua EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeek interpelatu dute, Asasam erakundeak kudeatzen duen Etxebizitza komunitarioa gaixotasun mentala duten gazteentzat izeneko hitzarmena ezabatzea Diputazio honen asmoa ote den jakiteko eta, Apdemako zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak lortutako aurreakordioa garatzeko Foru Aldundiaren asmoen berri izateko, hurrenez hurren. Gai-zerrendako azken puntuan, Emilio Solak Arabako Popularrak taldeak Gizarte Ongizatearen Foru Erakundearen aurtengo aurrekontuko desgaitasuna duten pertsonen arloko jarduerak eta aisialdia izeneko partidaren edukia eta garapenari buruz egindako galderari erantzun dio.