Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura
2023 ots. 01

Gaur goizean egin da Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan, Gasteizko Probintziako Etxe-Jauregian, otsaileko Foru Gobernuaren kontrolerako osoko bilkura.

Bilkuran, batzarkide taldeek bost interpelazio eta hamaika galdera egin dizkiete foru gobernuko kideei, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko Damián García-Morenori Josean Galera Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatuak Alegria ibaiaren emari ekologikoaren inguruan egin beharreko ekintzei buruz erantzundakotik hasita.

Jarraian, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak lau interpelazio eta sei galdera erantzun ditu. Lehenik eta behin, Damián García-Morenok, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeko prokuradoreak, Arabako Foru Aldundiak Foru Aldundian, foru-sektore publikoan eta haien kontratazio guztietan ustelkeria prebenitzeko eta gardentasuna bermatzeko eta irregulartasunak salatu dituzten pertsonak babesteko dituen asmoak ezagutzeko eskatu dio, eta, ondoren, David Rodriguez talde horretako bozeramaileak gauza bera egin du, foru-gobernuko arduradun nagusiak azalpenak eman zitzan Arabako Lurralde Historikoan Fortuna Handien Elkartasunaren Aldi Baterako Zerga aplikatzeari buruz. Ondorengo bi interpelazioak Arabako Popularren taldeko Marta Alaña eta EH Bilduko bozeramaile Kike Fz de Pinedo prokuradoreek egin dituzte, Araban ematen diren zerbitzu sanitarioak eta soziosanitarioak hobetzeko eskakizuna Eusko Jaurlaritzari helarazteko asmoari buruz, eta, hala badagokio, zein zentzutan, eta komunitate energetikoen garapenari buruz, hurrenez hurren.

Galderen atalean, honako hauei erantzun die diputatu nagusiak: David Rodríguez, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko bozeramaileari, Labrazako Parke Eolikoaren proiektuari buruz; Damián García-Moreno, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko kideari, Arabako eta Arabako Errioxako ESIei eragiten dieten paziente onkologikoen desbideratzearen eta Osakidetzan bularreko minbiziaren baheketaren atzerapenen aurrean egindako balorazioari eta jarduketei buruz; eta Iñaki Ullibarri, EH Bildu batzarkide-taldeko prokuradoreari, bitarteko langileen egonkortze-prozesuetan zein Foru Aldundia garatzen ari diren enplegu-eskaintza publikoetan euskararen ezagutza izaten ari den balorazioari buruz. Hurrengo bi galderak Arabako EAJko goi-kargudun ohiei eragiten dien ustelkeria kasuaz eta uztailetik Araban aurreikusita dagoen Nazioarteko Harrera Zentro berriaren inguruan egindako kudeaketez ari ziren, Arabako Popularren Iñaki Oyarzabal bozeramailearen eta Ana Morales prokuradorearen hitzetan. Hitzaldi honetari amaiera emateko, Ramiro Gonzalezek Eva Lz de Arroyabe EH Bildu batzarkide-taldeko prokuradoreak Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoa martxan jartzeko atzerapenari buruz egindako galderari erantzun dio.

Jarraian, Emilio Sola Gizarte Politiketako foru diputatuak EH Bildu batzarkide taldearen interpelazio bati erantzun dio, Luis Salgado prokuradoreak eginda, Lakua eta Zadorra egoitzak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen jabetzara pasatzeko kontratuetan dauden itzulketa-klausulak gauzatzeko bere sailaren asmoa ote den galdetuta, eta Aldundiak eta 20.000 biztanletik beherako udalerriek gizarte-zerbitzuak behin-behinean mantentzea onartzen duen 904/2016 Erabakiaren luzapenari buruz batzarkide-talde berak, kasu honetan Claudia Venceslaok, egindako galdera bati.

Bestalde, Eduardo Aguinaco Nekazaritza diputatua Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko kide Txomin Valluercak galdetuta izan da Arabako ardogintzaren sektorerako hitzarmen duin bat lortzeko zailtasunari buruz, eta Kultura eta Kirol foru diputatuak Kike Fz de Pinedo EH Bildu taldeko bozeramaileari erantzun dio Forondako adineko pertsonentzako makroesidentzia bat eraikitzeko proiektuaren baitan babestutako eraikin bat eraisteak izan ditzakeen ondorioei buruz.

Azkenik, Eduardo Aguinaco Nekazaritzako foru diputatua tribunara igo da berriro, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeko prokuradore Laura Fernandezen galdera bati erantzuteko, Kuartangon, Gaubean eta Badaia eta Arrato mendietan kaltetutako intsinis pinuaren eta artearen baso-masa handien egoerari buruz.

Saioaren bideoa