Fernando de Amarikaren ondarea, ikusgai Batzar Nagusietan - www.jjggalava.eus
Albisteak
Fernando de Amarikaren ondarea, ikusgai Batzar Nagusietan
Fernando de Amárica (Gasteiz, 1866-1956) margolariak bere paisaia ezagun batzuk erakutsiko ditu Arabako Batzar Nagusien egoitzan. Arabako legebiltzarrak Fernando de Amárica Fundazioarekin kolaboratuko du, margolari gasteiztarraren lana zabaltzeko.
Batzar Nagusietako Mahaiak gaur goizean lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu du, Fernando de Amárica Fundazioaren lau obra, gaur egun Arabako Arte Ederren Museoan daudenak, lau obra horiek lekuz aldatzeko, kokatzeko, gordailutzeko eta zabaltzeko. Lau paisaiak Arabako legebiltzarraren egoitzako gela nobleetan egongo dira ikusgai.
Bai foru erakundearen ohiko komunikazioen bidez, bai bere egoitzara egindako bisita gidatuen bidez, herritarrek Fernando de Amaricaren pintura lan garrantzitsuaren ondarearen zati bat ezagutu ahal izango dute. Zehazki: "Harmonia berdea", "Arabako lurrak", "Ebroko hondartzak" eta "El Ebro acerado en Tobalina".
"Arte Ederren Museoko funtsak bisitatuz, ondare fantastiko horri guztiari ikusgarritasun handiagoa emateko aukera ikusi genuen. Benetako altxorrak. Eta, egia esan, guztiok irabazten dugu: gure egoitzak, Fernando de Amaricari erakusteko pribilegioa izateagatik; fundazioa berak, apaltasunez laguntzen dugulako obra zabaltzen, eta Arabako gizarteak, gure egoitzara egindako bisitetan gure artista garrantzitsuenetako baten altxor horiek lehen pertsonan ezagutzeko aukera izango baitu ", nabarmendu du Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak.
Fundazioari buruz
Amárica Fundazioak Fernando de Amárica fundatzailearen pintura-lana ahalik eta gehien zabaltzea sustatzen du. Atzerrian edo lurralde nazionalean ere ematen ditu ikasketak, bekak edo ikasketa-laguntzak sortuz. Fundatzailearen artelanak osatzen duen ondarea Arabako Arte Ederren Museoan gordailatu eta ikusgai dago.
*Goiko irudia: "Tierras de Álava". Fernando de Amárica.
Data: 1930