Batzarkide taldeek eta Batzar Nagusietako langileek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean aurrera egin dute

Batzarkide taldeek eta Batzar Nagusietako langileek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean aurrera egin dute

euskararen plana
2024 abe. 18

 

EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Araba batzarkide taldeetako ordezkariek eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana bultzatzeko legealdi hasieran sortutako talde teknikoak lan-bilera egin dute gaur, Arabako Ganberaren planean aurrera egiteko.

Gaurko saioan, Idazkaritza Nagusiko talde teknikoak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ezarritako jarraibideen eskutik ganberako lehendakaritzak koordinatuta, diagnostiko bat egin du erakundeak berak euskararen erabilera eta presentzia ezagutzeko.

Zeharkako lantaldeak, bi itzultzaile interpreteek, abokatu nagusiak eta ganberako abokatuak, kudeaketa ekonomiko eta pertsonaleko teknikariak eta Komunikazio eta Protokoloko arduradunak osatua, planaren lehen zirriborroa garatu du lehen topaketa honetarako, diagnostikoaren ondorioak eta Hizkuntza Politikak Batzar Nagusiek aurreratutako testuari emandako jarraibideak eta ekarpenak kontuan hartuta.

Aldi berean, taldeek ordezkari bat eta ordezko bat izendatu zituzten prozesuaren hurrengo fasean, planaren idazketan, parte hartzeko. Gaur lehen topaketa izan dute eta urtarrilean ekarpenak egingo dituzte. Bi fase horiek amaitu ondoren, Mahaia da plana onartzeko organo eskuduna, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak berrikusi ondoren.