Batzar Nagusiek babesa adierazi diote Euskal Fondoari, Saharako emakume errefuxiatuei laguntzeko duen egitasmoan

Batzar Nagusiek babesa adierazi diote Euskal Fondoari, Saharako emakume errefuxiatuei laguntzeko duen egitasmoan

euskal fondoa
2023 aza. 17


 

Arabako Batzar Nagusiek Euskal Fondoa tokiko erakunde kooperanteen elkartearekin lankidetzan jardungo dute aurten ere, Tindufeko Saharar esparruetan errefuxiatuta dauden emakumeei laguntzeko egitasmoan. Arabako legebiltzarreko lehendakari Irma Basterrak eta Euskal Fondoako lehendakari Ernesto Saiz Lancharesek bi erakundeen arteko hitzarmena sinatu dute. Bilera Arabako legebiltzarreko kuadrillen aretoan egin da eta Batzarretako Mahaiko lehendakariordeek eta idazkariek ere parte hartu dute, bai eta Saharako Euskadiko Ordezkaritzako kideek.

Hitzarmen honen bidez, Batzar Nagusiek 29.055,86 euro jarriko dituzte, guztira 89.055,86 eurokoa den aurrekontutik, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan egingo den proiektu baterako; zehazki, Tindufetik urrunen dagoen Wilaya Dajlan eskualdean egingo da proiektua, Aljeriako mendebaldean, Mauritania, Maroko eta Mendebaldeko Saharako mugaren ondoan.


 

Zehazki, egitasmo horri esker Wilaya Dajlako emakumeentzako oinarrizko pakete higienikoak erosi, garraiatu eta hornituko dira, hain zuzen ere emakume horiek osasuna eta higienea hobetzeko.

Wilaya horretako 6.000 bat emakumek jasoko dituzte pakete horiek, baina zeharka 19.400 pertsona dira laguntza horren onura izango dutenak. Adostutako egitasmoaren exekuzio-epea 12 hilabetekoa da, 2023ko azarotik 2024ko azarora bitartean.

Irma Basterrak Euskal Fondoaren zeregina eskertu du, “tresna oso baliotsua delako Euskadiko lankidetza deszentralizatua koordinatzeko eta babesteko”. Garapenerako lankidetzari egiten diozuen ekarpena ukaezina da. Proiektu horri esker, gure aletxoa jartzen dugu emakume horiek errazago parte har dezaten saharar herriaren bizitza sozial eta politikoan. Haiek baitira gizartea baten, herri baten, zutabe nagusiak, eta urte asko dira lanerako, heziketarako eta osasunerako dituzten oinarrizko eskubideak urratzen zaizkiela. Arabak, gaurko akordioekin eta beste batzuekin, Saharak bizi duen egoerarekin duen konpromisoa berretsi egiten du.


 

Lehendakariak gogoratu du Arabako Batzar Nagusiek Saharako herritarrentzako giza eskubideen eta laguntza humanitarioaren arloko hainbat egitasmoa babestu izan ditute, batez ere Tindufen errefuxiatuta dauden pertsonei begira. Batzar Nagusiak beren aliatuak gara eta guk ere uste dugu lankidetzan aritu beharra dagoela munduko ordena bidezkoago eta solidarioago bat ezartzeko. Hori egin nahi dugu Euskal Fondoa bezalako erakundeen eskutik, elkarbizitza baketsuaren balioak sustatzen baitituzte, justizian, berdintasunean, tolerantzian eta bizitza sozial, kultural eta politikoan parte-hartze aktiboan oinarrituta".