Biktima guztiak, gogoan - www.jjggalava.eus
Albisteak
Biktima guztiak, gogoan
2025 aza. 10
Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak Memoriaren Eguna ospatu du gaur goizean. Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, hiru Batzar Nagusiek eta Eudelek adostu zuten urtero egitea, biktimen memoria etorkizun baketsu baten erreferente bihurtzeko helburuarekin.
Irma Basterra Batzar Nagusietako eta Eva Jiménez eta Nerea Martínez Cerrilo presidenteordeek lore-eskaintza bat egin dute biktima guztien omenez, ETAk 2000. urtean eraildako Batzar Nagusietako prokuradore Fernando Buesaren omenez erakundearen egoitzan dagoen instalazioaren ondoan.